1.- ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN TITULARITATEPEKO Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ESKOLA ENTITATEA da DEUSTUKO IKASTOLA.
2.- ENTITATE EUSKALDUNA da .
3.- ERAKUNDE PLURALISTA da .
4.- ESKOLA KONPENTSATZAILEA da .
5.- HAUTABIDE DEMOKRATIKOA ETA PARTE HARTZAILEA egina du DEUSTUKO IKASTOLAk.
6.- EUSKAL ESKOLA da.
7.- DEUSTUKO IKASTOLAko METODOLOGIAk ondorengo oinarriak izango ditu:
. KALITATEZKO HEZIKETA BERMATZEN DUEN ORDUTEGIA izatea.
. GLOBALIZATZAILEA izatea.
. AKTIBOA izatea.
. BERRITZAILEA izatea.
. KREATIBOA izatea.
. IRTEERAK garrantzizkotzat jotzea.
. GURASO-IRAKASLEGO HARREMANAK errezak izatea.
. ESTRA-ESKOLARRAK osagarri bezala ulertzea.
Urte asko pasa dira Deustuko Ikastolak bere ibilbidea hasi zuenetik. 1963an 12 ume baino ez zituen Azaola-Gereñoren etxebizitza batean eskolak ematen hasi zirenean eta gaur egun 760 ikasle inguru ditu Nerbioi ibaiaren ondoko eraikinean, Beltrán y Casado lantegia birmoldatutako eraikinean, Euskalduna zubia amaitzen den lekuan. Aldaketa handia, benetan!
60.ko hamarkadan urte latzak egon arren, guraso talde baten ekimenez Deustuko Ikastola hasi zen, lehenago etxebizitzetan eta geroago Deustuko San Pedro parrokiako lokal txiki batean. 1967/68 ikasturtean gurasoek beste lokala prestatu zuten eskolaurrea hasteko. Bitartean, beste guraso talde batek euskerazko haurtzaindegia antolatu zuen pasiotarren San Felizisimo parrokiak utzitako lokal batean. 1969/1970 ikasturtean ikastetxe biak elkartu ziren San Felizisimo parrokiaren sotoetan kokatuz.
Honela sortutako ikastetxea " Colegio Parroquial de la Pasión del Señor" izenarekin legeztatu zen, eta lehen barne araudia onartu zen.
70ko hamarkadan etapa eztabaidatsua egon zen, ondorioz guraso eta irakasle batzuek alde egin zutela ikastetxetik.
Egoera horrela izanda, 1975ean O.H.O.ko lehengo promozioa atera zen, zazpi ikasleekin.
1976/1977 ikasturtean lehenengo laguntza ofizialak heldu ziren eta leku falta nabaria zen. Salesianos ikatetxeak jolastorduak beren zelaietan erabiltzeko baimena eman zuen eta hurrengo ikasturtean ikasgela batzuk eta kirola egiteko lekua ere utzi zituen.
Ikastetxea kudeatzeko Irakaskuntarako gurasoen kooperatiba sistema aukeratu zen eta "Deustuko Ikastola S.Coop." izena hartu zuen. Ordudanik, Bizkaiko Ikastolen Elkartearen barruan gelditzen zela.
1986an, Erakunde Publikoekin izandako harremanen ondorioz, ikastetxea gaur egungo eraikinera joan zen . Deustuko Eskola Publikoarekin konpartitzen zuen, alde bat okupatuz.
Sare publikoan sartzeko aukera egon zenean Ikastolako Asanblada horren alde agertu zen, horregatik , 1993/1994 ikasturtetik Deustuko Ikastola ikastetxe publikoa da
Hezkuntza Sailak hezkuntza-mapa berria ezartzerakoan Ikastola Publiko Integrala bihurtu zen (Deustuko Ikastola I.P.I.), Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza irakasten duen ikastetxea, hain zuzen ere.
Deustuko Ikastetxe Publikoaren D ereduko ikasleak eta irakasleak Ikastolan integratu ziren eta beste denboran Beltrán y Casado enpresarena izan zen erraikina osorik ikastolarentzat izateko erabakia hartu zen.
Historiaren ondorioz, eraikina txiki gelditu zen horrenbeste ikasleentzat eta arazo horri irtenbidea emateko 2002/2003 ikasturtean Bizkaiko Ordezkaritzak erabaki zuen ikasmaila bakoitzetik hiru talde izatetik bi izatera pasako zela.
Ikastola publifikatu zenetik Asanblada Orokorra zen organo gorena, baina 2004-2005 ikasturtean Ikastolako Kontseilu Eskolarra eratu zen. Bertan, guraso, irakasle, ikasle , irakasle ez diren langile eta udalaren ordezkariak daude ikastetxeko arazoei buruzko erabakiak hartu ahal izateko.
Eta gure historiak jarraitzen du. Gero eta ikastetxe hobea izaten saiatzen gara Deustuko gizarteri erantzuna emanez.