- Haurtzaindegiaren zerbitzua Guraso Elkartearen bidez antolatzen da.
- Zerbitzu hau ikasturte osorako finkoak diren haurrentzat bakarrik izango da.
- Haurtzaindegia lanaldiarekin batera hasiko da eta ekainean klaseak amaitu arte funtzionatuko du.
- Haurrak uzteko ordua 8:00etatik 9ak arte izango da, eta hor arituko dira geletara joan arte.
- Adinaren arabera hiru talde osatuko dira:
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurrak beheko solairuko balioanitzeko gelan.
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak beheko solairuko haurtzaindegian.
LHko 2. mailatik 6. mailara arteko ikasleak jantokian egongo dira.
- Haurtzaindegiko plazaren kostua 220 € izango da, bi errezibuetan bananduta: lehenengoa azaroan eta bigarrena urtarrilean. Bertan gastu guztiak sartuko dira (monitoreak, jostailuak, margoak, bideoak...)