deustuko
Hasiera / Hezkuntza Eskaintza

Hezkuntza Eskaintza


Nortzuk gara

Deustuko Ikastola IPI bat da (Ikastetxe Publikoa Integrala). Honek hezkuntzan beharrezkoak diren hiru etapa (Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) batzen dituela adierazten du. Hiru hezkuntza etapak batera izateak abantaila asko ditu: ikasle eta familien ezagutza eta jarraipena 2 urteko gelan sartzen direnetik DBH 4 maila amaitu arte, ikasleen arteko elkartrukeak, etapen arteko koordinaketa - Pedagogi Batzordea -, familientzako erosotasuna…; baina zailtasun batzuk ere agertzen dira: egutegiak eta ordutegiak bateratzea, espazioen banaketak...

Deustuko Ikastolak bi lerro ditu maila guztietan, DBHn izan ezik, hiru direlarik..

Deustuko Ikastola euskalduna, demokratikoa, ingurunean errotua, hezkidetzarekin konprometitua, desberdintasunaren orekatzailea eta aniztasunaren integratzailea da.

Euskalduna

Euskararen eta Euskal Kulturaren transmisio, garapen, normalizazioa eta potentzia-zioarekin guztiz konprometituta. Euskal Herriko izaera, nortasuna eta kultur berezitasunak bereziki zaindu eta bultzatuko dira Deustuko Ikastolan.
Hau guzti hau betetzeko oinarri batzuk bete beharko dira:

  • Langile guztiak (irakasleak, kontserjeak, idazkaritzakoak, jantokikoak, autobuseko zaintzaileak, pertsonal laguntzailea…) eta edozein ekintzetan ikasleekin harremana daukatenak euskaldunak izatea.
  • Ikastolan egiten diren ikasleekiko jarduera guztiak euskararaz izango dira, bai eskolakoak, bai osagarriak baita eskolaz kanpo ekintzak ere. (Gainontzeko hizkuntzetako irakasgaiak izan ezik).
  • Ikastolan eskaintzen diren zerbitzuak (jantokia, haurtzaindegia, psikologoa, osasuna) ere euskaraz izango dira.
  • Euskararen normalizazioan aurreratzeko Deustuko Ikastolak hainbat ekintza bultzatuko ditu:
    • “Euskaraz Bizi” barruko kanpainak
    • Barneko agiri guztiak euskara hutsez edo elebidunak eginez.
    • Ahal diren erakunde guztiekin euskara hutsezko harremanak ezarriz, eta horrela ez bada elebidunak errebindikatuz.

Demokratikoa

Deustuko Ikastolaren sorreratik estamentu guztien parte-hartzea oso garrantzitsua izan da, beraz, komunitate osoaren parte-hartzea eta elkarrekin lan egitea bultzatuko da, parekidetasuna eta guztion eskubideak bermatuz.

Ingurunean errotua

Aurretik aipatzen den moduan, Deustu auzoan kokatzen da Ikastola, beraz, berton ditugu gure sustraiak eta eguneroko erreferentziak. Deustuko ohiturak, tradizioak eta kezkak kontutan hartuko ditugu eta gure helburuekin bat datozen ekintza, mugimendu eta jaietan parte hartzen saiatuko gara.

Hezkidetzarekin konprometitua

Gizakiok batak bestearengandik asko ikasi ahal dugu. Neskak eta mutilen arteko harremanak hezkuntzako inguruan aberasgarriak dira oso, eta Ikastolaren lana inguru egokia eskaintzea izango da.
Sexuen arteko berdintasuna garatu nahi dugu, eta honen asmoarekin hizkuntza sexistak eta genero estereotipoak baztertzen saiatuko gara.

Desberdintasunaren orekatzailea

Maila kultural, sozial eta ekonomiko desberdinetako gizakiei aukera berdinak eskainiko dizkio Deustuko Ikastolak inolako diskriminaziorik gabe, proposatutako helburuak lortzeko. Horretarako behar diren neurriak martxan jarriko dira igartzen diren desorekak konpentsatzeko.

Aniztasunaren integratzailea

Ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso desberdinak errespetatuko dira, elkarbizitzaren kontra ez doazen heinean.
Deustuko Ikastola akonfesionala da. Dena dela, gurasoen aldetik eskaera egonez gero, erlijioa emateko aukera egongo da.



Iruńa kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2010 Deustuko

T.: 94 447 36 45

Faxa: 94 447 29 77

deustuko@euskalnet.net