deustuko
Hasiera / Aitabitxi-amabitxiak

Aitabitxi-amabitxiak


Ikastolan eta adin desberdineko ikasleen arteko irakurketa-esperientzia aberastu nahi genuen, irakurketa-ikasketa prozesua jorratzen hasi berri direnekin eta irakurketa-gaitasunak dituztenekin. Orain arte, hamar bat saio egin ditugu eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da. Hona hemen proiektuaren argazkiak eta parte hartu duten “aitabitxi-amabitxi” izan diren ikasleen iritziak.





 

Ostiraletan, lehenengo mailakoekin batera igarotzen dugu denboratxo bat liburuak eta ipuinak irakurtzen. Umeek irakurtzen ez zekitela uste genuen, baina harritu egin gara, guk haiei ipuina irakurri ostean, eurek guri irakurtzen digutelako!

 

Lagun bat egin dudala iruditzen zait niri. Ipuina irakurri ostean elkarrizketa normala izaten dugulako, eguneroko gauzei buruz. Ni neu ekartzen dit gogora txikia nintzenean, eta orduan niri izugarri gustatuko litzaidakeela nagusi batek ipuinak kontatzea.



 


 

Gustura nabil esperientzia berri honekin; pilo bat gustatzen  zait  umeak  zure ipuinari adi-adi  entzuten egotea, eta gero umeekin ipuina komentatzea.

 

Asko gustatzen zait eta umeen irribarreak ikustean poztu  egiten  naiz. Nire ustez  oso esperientzia ona, umeek  ikasi egiten dutelako eta guk ere bai.
Nire ustez  guk ere zerbait ikasi  dugu: pazientzia  iza- ten, hobeto ahoskatzen, astiroago irakurtzen,…



 

Oso ondo sentitu naiz, azken batean, orain dela hain- bat urte ni ere horrela ibili nintzen, fonemaz fonema, letraz letra irakurtzen ikasten  eta  gustuko  dut  umeei irakurtzea une  haiek  gogoratu ditudalako.

 

Gehien gustatzen zaidana da nire umetako denboraz gogoratzen naizela, eta  oroitzapen politak  etortzen zaizkidalako gogora.



 



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net