deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

Deustuko Ikastolako ikasleak
11/12/2013
EPALTZA ALARGUNA SARI BANAKETA

Aurten ere, Bilboko Udalak 2012-2013 ikasturteko Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasle batzuk saritu ditu.
Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, hezkuntzaren arloko bikaintasuna saritzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila egin zuten 10 ikasleri beka eman die.

Hoietatik 4 ikasle Deustuko Ikastolakoak izan dira: Olatz Lejarza, Bittor Alaña, Maitane Albiz eta Nagore Txurruka Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak dira.

Onuradunak aukeratzeko oposizioaren prozedura erabiltzen da. Bigarren Hezkuntzako azken mailan ematen zaizkie laguntza hauek ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailan 8,5 edo nota altuagoa lortu badute.

Bekak 415 eurokoak dira ikasturte bakoitzeko batxilergoa eta prestakuntzako zikloak egiteko denean eta 905 eurokoak, berriz, erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetarako. Era berean, graduondoko kasketak, masterrak edo doktoretzako ikasketak egiteko ere luza daiteke, gehienez ere bi urtez.

Beka jasotzen jarraitzeko, aurreko ikasturtean batez beste “oso ondo”edo horren pareko kalifikazioa lortu behar dute.



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net