Gaztetxou hauek ez dira batere inuzenteak. Errudunak ez diren arren oso ondo dakite antzerkia zer den eta nola egiten den. Hauek Jose Galtzaluze obraren autoreak, aktoreak, gidoigileak eta asmatzaileak. Bere esfortzu eta inplikazioari esker BILBOKO UDALARENESKOLA ARTEKO LEHIAKETAN sarituak izan dira, 'Partaideen adinera hoberen egokitu den antzezlana' bezala hautatu dute hain zuzen ere. Ekainaren 21ean , arratsaldeko 17:00etan hasten den emanaldian ARRIAGA ANTZOKIAN antzeztuko dute beraien antzezlana, profesionalak bezala. Sarrerak doan dira eta ikuskizunaz gozatzera konbidatzen zaituztegu guztioi.