ertuliak elkarrizketa eta hausnarketa sustatzeko tresnak dira testu klasiko baten inguruan sor litezkeen interpretazioen bidez.Tertulia dialogikoen metodologiaren abiapuntua irakurketa dialogikoa da, hau da, testuak irakurtzea, zentzua emanez, testuak dioena ulertuz eta interpretatuz, espazio bera parte hartzen dutenen arteko elkarrizketaren bidez. Iritziak eta ikuspuntu desberdinak adieraziz, eskuhartzen duten partaide guztiek irakurri dutenari buruzko iritziak azaldu eta partekatu egiten dituzte.