Azaroaren 10n DBH 4. mailako ikasleekin Euskaldunara joan ginen aurtengo “Balia itzazu, zeu baligabetu barik” jardunaldian parte hartzeko, “Gaurko jolasak, biharko ikasbideak” lelopean. Kasualitatez, Deustuko Ikastolako ikasle ohi batek , Leire Armentiak (Virtualware Group-eko Training eta Hezkuntza eta Proiektuetarako zuzendariak), eman zuen lehenengo saioa eta bigarrena Estefaniak Jimenezek, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioan doktoreak. Saioa luzea izan arren, nahiko interaktiboa eta interesgarria izan zen.