Deustuko Ikastolan aratusteak ospatu genituen urtero egiten dugun bezala.
Ostegun goizean LH5 eta 6ko ikasleek euren aurkezpena egin zuten. Horretarako azken hilabetean ibili ziren ensaiatzen eurek asmatutako abestiak eta koreografiak. Arratsaldeko bostetan gurasoen aurrean errepikatu zuten.
Ostegun arratsaldean DBHko ikasleek ere aurkezpena egin zuten.
Ostiralean izan genituen: Txiki txokoa,LH5eko ikasleak joan ziren HHko ikasleekin jolastera, urtean zehar egiten den jarduera da; Barrakak, LH 6ko ikasleek HHko ikasleak eraman zituzten gurdi apainduetan; jolastokietan jolasak: aulkiena, txokor bilketa...; Diskoteka, abestu eta dantzatu asaskatu arte...
Hemen daukazue irakasleen argazkia, honek adierazten du giroa.