deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

Olentzero
22/12/2017
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!








Olentzero maitea,

Aurton oso zintzoak izan gara, beno,
bihurrikeriaren bat edo beste ere egin dugu.
Eskutiz berezi hau idazten dizugu gure
hezkuntzari buruz arduratuta gaudelako
hurrengoak direla eta:


- Gure irakaslea gaixotzen bada ordezkoa nahiko
genuke lehenengo egunetik.

- Ordenagailuak konpontzeko norbait ere beharko
genuke, askotan ez dabiltza eta.

- Gure ikaskide batzuk behar bereziak dituzte eta
haientzat laguntza gehiago eskatzen dizugu.


Gure bigarren etxea bezala sentitzen dugun gure
Ikastolan gauzatxo hauek aldatzea lortuko
bazenu, asko eskertuko genizuke, horrela gu
guztiok hobeto sentituko ginateke, hobeto egingo
genuke lan, hobeto ikasiko genuke eta gure
hezkuntza hobea izan litzateke.


Ea eskatzen dugun guztia ekartzerik duzun.

Musu potolo-potoloa gure partez.

DEUSTUKO IKASTOLA



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net