deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

07/06/2019
Ikasturte amaiera. HH eta LHko Ordutegiak

Ekainaren 10etik 21era ordutegi 9:00etatik 13:00era izango del gogorarazten dizuegu. Haur Hezkuntzako umeak, beti bezala, 12:35tan jantokira joango dira.

JANTOKIA:
Jantoki zerbitzua ohikoa izango da ekainaren 21era arte, ostirala.
LHkoak 15:00etan aterako dira.
HHkoak 13:15ean edo 15:00etan.
DBHkoak patioan anai-arreba gazteagoak itxaroten geratu ahal izango dira, beti jantokiko arduradunari idatziz adierazita.
Jantokiko ikasle finkoek egunen batean ez badute jantokiko zerbitzu erabili behar, gurasoek sinatutako ohar baten bidez jakinaraziko diote jantokiko arduradunari.

AUTOBUSA
Goizetan, lehenengo geltokian 8:30etan.
Autobusa erabiltzen dutenak 15:00etan aterako dira ikastolatik.

HAURTZANDEGIA
Haurtzandegi zerbitzuak ekainaren 21era arte funtzionatuko du.

BAJAK EDO BESTELAKO DATU ALDAKETAK
Idazkaritzako datuak eguneratuta eduki ahal izateko egon daitezkeen aldaketak idazkaritzsn bertan jakinaraztea eskolak amaitu baino lehen eskertuko genizueke. Ezinbestekoa da jantokiko aldaketak jantokiko koordinatzaileari (Juani) ekartzea ekainaren 21ean beranduen.

OHARRA:
Ohitura den bezala, ikastolako sarreran pilatutako arropak eta bestelakoak GKE batera bidaliko dira oporretan.



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net