Aurreko urteetan egin den bezala, aurten ere Ikastolak arropa bilketa kanpainan hartuko du parte. Erantsita duzuen fitxategian informazio osoa duzue.
Zuen seme-alabek poltsa berezi bat jasoko dute gelan. Parte hartzeko interesa baduzue, poltsa horretan sartu beharko duzue arropa eta ikastolara ekarri urriaren 8an, asteartea, goizeko lehenengo orduan (8:30etan DBHkoek eta 9:30etan HH-LHkoek). Frontoian bilduko ditugu poltsak. Ez dugu poltsarik jasoko beste egun edo ordutegi batean.
Gogoratu poltsa berezietan sartu behar dela arropa eta bat baino gehiago behar izatekotan, arazo barik eska dezakezue atezaintzan.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!