Urtarrilaren 27an Juan Kruz Igerabide idazlea gure ikastolan etorri zen ikasleekin hiru topaketa egitera. Juan Kruz Igerabide poesia, ipuingintza, eleberrigintza eta saiogintza generoak lantzeaz gain, gure euskal haur eta gazte literaturan dugun idazlerik puntakoena da,eta horren adierazlea dira Euskadi saria Haur Literaturan (Jonas eta hozkailu beldurtia) eta Espainiako Sari nazionala Haur literatura (Abezedario titirijario) irabazi izana.
Gure ikastolan lehen bi saioetan 2. mailako ikasleekin aritu da iaz kaleratu zuen Arrastoa liburuaz berba egiteko; eta azken saioan 1. A eta 1. Bko ikasleekin Misterioa argitu arte liburuaz jarduteko.