deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

01/06/2021
Mikoleta Lehiaketa

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren hogeita hamahirugarren edizioa antolatu du aurten. Lehiaketa lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da.
Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan. Sariketa 1988 urteaz geroztik egin da etengabe.

Lehiaketa honen helburua ikasle bilbotarren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da. Horrela, uriko gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen ditu Udalak, haurrentzako ipuinak idatziz.

Guztira, 922 ipuin aurkeztu dira. Guztiak 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek euskaraz idatzi eta marrazkiekin ilustratuak. Gaiak libreak eta originalak izan dira, eta, batez ere, balioekin, familiarekin, koronabirusarekin, immigrazioarekin eta emakumeen kontrako indarkeriarekin izan dute zerikusia.
14 sari eta 10 accesit banatu dira; 24 kontakizun nabarmendu ditu epaimahaiak, eta Udalak argitalpen batean bildu ditu.

Kategoria guztiak ikusi nahi izatekotan, Udalako webgunean dituzue (https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279207558553&language=eu&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia) baina Deustuko Ikastolako hiru neska saridunak izan dira:

Garazi Aretxaga Bustinza - 'Dena ez da esan behar'
Nile Garitano Lafont - 'Nik pentsatzen dut...'
Aila Rodriguez Ritchie - 'Ez utzi inoiz amesteari'

Hemen dituzue irakurgai:

ESTEKAK

https://drive.google.com/file/d/1stV0EXkjWMZk02x5_yF4bGUbLGzAHCC1/view?usp=sharing



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net