deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

16/12/2021
Aukeratu ilusioak. Baztertu opari sexistak

Eskola-komunitateko kide horiek:

Mezu elektroniko honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetan abiaraziko duen kanpaina baten berri eman nahi dizuegu. Sentsibilizazio-kanpaina bat da, Gabonetan oparitzen diren jostailuei eta jostailu horien hautaketan sarriegi dagoen sexismoari buruzkoa.

Zuen lankidetza eskatu nahi dizuegu, datozen egunetan jasoko dituzuen postalak eta eranskailuak zuen zentroko neska eta mutilen artean banatzeko, Olentzero, Mari Domingi, Papá Noel edo Errege Magoei gutuna idatz diezaieten.
Kanpaina honen bidez, Gabonek ilusioz eta kolorez beterik jarraitzea nahi dugu, baina askatasun- eta berdintasun-mezu batekin.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik, eta Gabonetako festa zoriontsuak opa dizkizuegu.
2021eko abendua

Patricia Campelo
Berdintasunerako zuzendari nagusia
Directora general de Igualdad

HEMEN DUZUE LEKEITIOKO UDALAK ARGITARATUTAKO GIDAK, lagungarri moduan

Artxiboa Deskargatu : Jostailu ez sexitak aukeratzeko gida
Artxiboa Deskargatu : Ipuin eta liburu ez sexitak aukeratzeko gida.


Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net