deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

04/04/2022
KORRIKA 22- KORRIKA TXIKIA APIRILAK 6

Apirilaren 6an, asteazkenarekin, goizean KORRIKA TXIKIAn parte hartuko dugu, ohikoa den eran, ikasleriari protagonismoa emanez. 10:40ean BOTIKAZAR institutoko ikasleengadik lekukoa hartuta Botika Zahar, Heliodoro de la Torre eta Blas de Otero kaleetatik korrika joango gara Deustuko Eskolakoei lekukoa pasatu arte.

Arratsaldean, KORRIKA 22 DEUSTUTIK igaroko da.

GURASO ELKARTEAK babestuta Deustuko Ikastolak bere kilometroa izango du (1571) Helduok parte hartu nahi baduzue, arratsaldeko 19:45 inguru, Agirre Lehendakariaren etorbidera, Sagrada Familia kalearen goiko aldean, hurbildu zaitezkete.
Simbolismoz betetako lasterketa honetan gure lekukoak omenaldi propia izan nahi du gure Ikastolan eredu izan diren balio eta pertsonekin. Alde batetik, GURASO ELKARTEAren baitan 15 urtez parte-hartzearen eredu izan den Jon Aldekoetxearentzat eta bestetik, aurreko ediziotik hona erretiratu egin diren irakasleentzat, beraien adore, esfortzu eta langatik.

Goizekoan ikusle izateko (elkarketak eta atzerapenak ekidituz) eta arratsaldeko lasterketarekin bat egitera animatzen zaituztegu!!!



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net