COVID19ak eragindako osasun-krisian maskarak nahitaez erabili beharra ezartzen zuen Errege Dekretua berriki aldatu egin da. 2022ko apirilaren 25etik aurrera, arau orokor gisa, ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea Euskadiko ikastetxeetan. Arau orokor hau ikasleei, irakasleei eta irakasle ez diren langileei aplikatuko zaie, baita ikastetxeko instalazioetara sartzen diren guztiei ere.
Pertsona kaltebereek maskara erabiltzea gomendatzen da. Zaindu eta prebenitu behar da musukoa erabiltzen jarraitu behar edo nahi duten pertsonen kontrako errespetugabeko jarrerak.
- Eskola garraioan derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako ikasleek maskara erabiltzea.
- Bizikidetza Egonkorreko Talde edo 'burbuilak' ez dira mantendu behar.
- HH-LHkoen SARRERA-IRTEERA guztiak JON ARROSPIDE kaleko atetik egingo dira, momentuz ordutegiak eta kopuruak mantenduz.
- Espazioen aireztapena garrantzitsua izaten jarraituko du, aireztapen naturala eta gurutzatua lehenetsiz.
- COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak eukita, edo Covid-19 proba batean positiboa eman ezkero, ez da Ikastolara joango sintomak arindu arte, beren eta ingurukoen ongizateagatik.
ESTEKAK
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/koronavirusa_coronavirus/eu_def/adjuntos/2021_2022/2022_04_20_PROTOCOLO_GENERAL_2021-2022_eusk.pdf