Egunotan, Haur Hezkuntzako 4-5 urteko umeak eta 6.mailako ikasleak eskola orduetan elkarten ari gara
Ostiralero 6 tailer antolatzen ditugu: “Mahai jolasak”, “Sukaldaritza”, “Extra fun games”, “Sentimenduak”, “Eskulanak” eta “Dantza eta Kanta” tailerrak.
Tailer bakoitzean 4-5 urteko 14 ume biltzen ditugu eta horiekin batera irakasle bat eta 6. mailako 3 ume nagusi proposatutako jolasak edo ekintzak aurrera eramateko.
Deustuko ikastolan urteetan landutako helburuetako praktika onen trukaketari eutsi nahi diegu,
Ikaskideen arteko interakzioan ematen den ikasketa bultzatuz
Haur Hezkuntzako curriculum-eko arlo guztien edukiak landuz
Talde desberdinetako ikasleen arteko harremanak erraztuz
Ikasleen autoestima hobetuz eta
Irakasleen arteko elkarlana bideratuz.
Has gaitezen MAGIA egiten magiarekin ametsak egi bihurtzen ditugulako.