deustuko
Hasiera / Bidelaguna

Bidelaguna Programa


BIDELAGUNA, Eskola orduz kanpoko laguntza programa, 2020-2021 ikasturtean jarri zen martxan DEUSTUKO IKASTOLAN, Hezkuntza inklusiboari eta aniztasunari erantzuna emateko.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzentzen zaie eta lehentasuna dute eskolan zailtasuna edo atzerapenak dituzten ikasleak, horren arrazoia beren gizarte-egoera desabantailatsua bada. Hala ere, elkarrekintza heterogeneoko testuinguruetan ikaskuntzak aberatsak izaten direla aintzat hartuta, beste egoera batzuengatik, laguntza hori behar duen ikasleren bat edo eskola errendimentu oneko ikasleek ere parte har dezakete taldeetan. Ikasle berriak sar daitezke ikasturtean zehar, baldin eta taldeak gehiegi betetzen ez badira (taldeko gutxienez 8, gehienez 15).

BIDELAGUNA programaren helburua eskola-arrakasta indizeak hobetzea da. Horretarako:

  • Laguntza eta bitartekoak eman nahi zaizkie ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabili dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea nahi da; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikasketa-ohituren eskurapena.
  • Ikasleek bere gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzeko lan egingo da.
  • Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea bilatuko da.

Laguntzeko programa begiraleekin egingo da (ikasle ohiak, unibertsitateko ikasleak...)

BIDELAGUNA programak bost orduko dedikazioa izango du astean; horietatik, lau ordu ikaslearekin zuzenean emango dira, eta ordu bat jarraipena egin eta ikastetxeko irakasleekin koordinatzeko.

Jarduerak urriaren 1en hasi eta maiatzaren azken eskola egunean amaitu behar du.

Bidelaguna




Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2022 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net