Ikastolan eta adin desberdineko ikasleen arteko irakurketa-esperientzia aberastu nahi genuen, irakurketa-ikasketa prozesua jorratzen hasi berri direnekin eta irakurketa-gaitasunak dituztenekin. Orain arte, hamar bat saio egin ditugu eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da. Hona hemen proiektuaren argazkiak eta parte hartu duten “aitabitxi-amabitxi” izan diren ikasleen iritziak.
|
||
![]() |
![]() |
|
Ostiraletan, lehenengo mailakoekin batera igarotzen dugu denboratxo bat liburuak eta ipuinak irakurtzen. Umeek irakurtzen ez zekitela uste genuen, baina harritu egin gara, guk haiei ipuina irakurri ostean, eurek guri irakurtzen digutelako! |
Lagun bat egin dudala iruditzen zait niri. Ipuina irakurri ostean elkarrizketa normala izaten dugulako, eguneroko gauzei buruz. Ni neu ekartzen dit gogora txikia nintzenean, eta orduan niri izugarri gustatuko litzaidakeela nagusi batek ipuinak kontatzea. |
|
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
|
Gustura nabil esperientzia berri honekin; pilo bat gustatzen zait umeak zure ipuinari adi-adi entzuten egotea, eta gero umeekin ipuina komentatzea. |
Asko gustatzen zait eta umeen irribarreak ikustean poztu egiten naiz. Nire ustez oso esperientzia ona, umeek ikasi egiten dutelako eta guk ere bai. |
|
![]() |
![]() |
|
Oso ondo sentitu naiz, azken batean, orain dela hain- bat urte ni ere horrela ibili nintzen, fonemaz fonema, letraz letra irakurtzen ikasten eta gustuko dut umeei irakurtzea une haiek gogoratu ditudalako. |
Gehien gustatzen zaidana da nire umetako denboraz gogoratzen naizela, eta oroitzapen politak etortzen zaizkidalako gogora. |
|
![]() |
![]() |