deustuko
Hasiera / Hedatze

Hedatze Proiketua


1.-ZER DA HEDATZE PROIEKTUA?

Hedatze proiektuan Hezkuntza Komunitatearen parte hartze aktiboa lortu nahi da.

Hedatze

Hedatze

2.- NOIZ GAUZATZEN DA?

HEDATZE, eskola saioen ondoren ematen diren ekintzak dira. Astean hiru egunez gauzatzen dira, astelehen, astearte eta osatgunetan, arratsaldeko 15:15etik 17:15era.

Hedatze

Hedatze

3. ZEIN DU HELBURU NAGUSI?

Kalitatezko hezkuntza eskaintzea, ikasleek adierazten dituzten beharrak eta interesak kontuan izanez, beti ere bikaintasunerako bidean.

Eskola denboraren kudeaketa eredu berriak erabiltzea eta ebaluatzea ikasleei une eta gune berriak eskainiz.

Ikastetxean ekitatea hobetzen laguntzea, jarduera eskaintzek ekarpen positiboa eginez ikasle guztiek hezkuntza arrakastaren bidera hel daitezen.

Ikastetxea ikasketa ez-formala garatzeko topagune egoki bihurtzea, emaitzen eta bizikidetzaren hobekuntza sustatuz.

Ikasleengan ikasteko ohiturak garatzea, batez ere, ikasten ikasi konpetentziari ekinez, haien autonomia eta konfiantza bermatzeko asmoz.

Euskararen erabilera bultzatzea bizitzako beste esparru batzuekin lotuz.

Hedatze

Hedatze

4.- ZER EGITEN DA HEDATZEN?

3 motatako ekintzak burutzen dira:

  1. PENDIENTEAK:
    Ikasgairen bat pendiente daukan ikasleari laguntzeko eskola saioak (irakasleak proposatzen du ikasle taldea).
  2. INDARTZEAK:
    Ikasturtean zehar ikasgairen batean arazoak dituen ikasleari laguntzeko saioak (irakasleak zein ikasleak berak proposatu dezake ikasle taldean parte hartzea).
  3. TAILERRAK:
    Tailer ludikoak (ikasleen aukera da).
    Urtero tailer berriak eskaintzen dira. Guraso Elkartearen parte-hartzea ere garrantzitsua da.



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2022 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net