Gure jardueraren ardatz nagusiak hauek dira:
- Irakurzaletasuna
- Erabiltzaileen formazioa
- Dokumentazio hezkuntza
- Ekintza kulturalen berri ematea
Klase orduetan 5 urtetik 6. maila arteko talde guztiek saio bat daukate bibliotekan astero edo bi astero behin. Saio horietan gure gustuko liburuak aurkeztu, ipuinak idatzi, idazleak ezagutu, informazioa bilatu, hitzaldiak prestatu, gure gelako hiztegia sortu, bibliotekak zelan antolatzen diren ikasi... etab. egiten dugu.
Irakurzaletasuna bultzatzeko familiaren partaidetza ezinbestekoa da!!
Klasez kanpoko saioetan helburu berdinak dira baina era lasaiago batean hartzen ditugu. Ikasle askok etxerako lanak egiteko probetxua ateratzen dute, irakurri, ipuinak entzun eta ilustratu, ipuintxoak idatzi, matematika jokoekin jolastu, egun berezietarako biblioteka apaindu, denbora-pasak egin, eta gauza gehiago ere egiten dira. Batzuetan gauza barregarriak gertatzen dira eta "Suzedidoen Liburuan" idazten ditugu.
Liburutegiko argazkiak ikusi nahi badituzuz: HEMEN KLIKATU
Jarduera guztien argazkiak eta ikasleek egindako lan batzuk gure blogean ikus daitezke: tomateka.blogspot.com
Bibliotekan umeek erabiltzeko bi ordenagailu daude. Biek daukate interneterako konexioa eta ikasleek informazioa bilatzeko eta lanak egiteko erabiltzen dituzte.
Ordenagailuak erabiltzeko aukera daukate haien biblioteka saioan, klase osoarekin daudenean, eta klase ordutik kanpo:
- Astelehenetik ostegunera 11:30 - 12:00 eta 13:00 -14:00.
- Asteartetik ostegunera: 17:00 - 18:00.
Bibliotekaren kudeaketarako beste ordenagailua daukagu eta laguntzaileek liburuak mailegatzeko erabiltzen dute.
Bibliotekako arauak ikastolako beste eremuetan ditugun arau berdinak dira:
- Giro lasaia eta atsegina mantentzen saiatzea.
- Irakasleak eta ikasleak errespetuz tratatzea.
- Bertan dagoen materiala zaintzea denona delako.
- Lasai ibili eta apal hitz egin.
Gure esparruko arau berezi bakarra da:
- Liburuak garaiz bueltatzen saiatu behar dugu besteek irakurtzeko aukera izan dezaten.
BIBLIOTEKA | ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
9:00 - 9:30 | KUDEAKETA | KUDEAKETA | KUDEAKETA | KUDEAKETA | |
9:30 - 10:30 | 5.A | 4.B | KUDEAKETA | KUDEAKETA | |
10:30 - 11:30 | 5.B | 4.A | KUDEAKETA | 3.A/3.B | |
11:30 - 12:00 | L.H. IKASLEAK | L.H. IKASLEAK | L.H. IKASLEAK | L.H. IKASLEAK | |
12:00 - 13:00 | KOORDINA. | KUDEAKETA | KUDEAKETA | 6.A/6.B | |
13:00 - 14:00 | L.H. 4.5.6. DBH | L.H. 4.5.6. DBH | L.H. 4.5.6. DBH | L.H. 4.5.6. DBH | |
14:00 - 15:00 | L.H. 1.2.3. | L.H. 1.2.3. | |||
15:00 - 16:30 | 1.A/1.B | 2.A/2.B | |||
16:30 - 17:00 | HH 5A/B | DBH IKASLEAK | |||
17:00 - 18:00 | IKASLEAK | IKASLEAK | IKASLEAK |