deustuko
Hasiera / Ulibarri

Ulibarri Proiektua


ZER DA ULIBARRI?

Ulibarri programa, Euskara bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko programa bat da. Programa honen helburua euskararen erabilera hedatzea da. Honako lau xede hauek jorratuz:

  1. Hiztun kopurua haztea.
  2. Erabileraren maiztasuna handitzea.
  3. Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  4. Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.

Horretarako, aintzat hartzen ditugu eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak eta langileak. Horien adostasuna bilatuz, Ulibarri programak duen helburua lortzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten ditugu.

ULIBARRI PROGRAMAK ZER ESKAINTZEN DIO IKASTOLARI?

Ulibarri programak helburu ezberdineko mintegi batzuk eskaintzen ditu:

  1. Ikastetxeen artean lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko.
  2. Hizkuntza Normalkuntza Arduradunen prestakuntzan sakontzeko.
  3. Ekimen bateratuak antolatzeko.

ETA ZUEK, FAMILIAK, ZER EGIN DEZAKEZUE?

  1. Jakin ezazu hizkuntzarekiko jarrerak transmititu egiten direla.
  2. Eman seme alabei euskara ikasteko aukera ikastolaz kanpo.
  3. Euskaraz ez badakigu ere, euskara ikastearen alde gaudela erakutsi seme-alabei.
  4. Euskara ez da bakarrik ikastolako hizkuntza.
  5. Euskara dakitenekin euskaraz hitz egitea animatu zuen seme alaba.
  6. Lagundu seme alabei euskaraz  bizitzen.
Ulibarri



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2022 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net