deustuko
Inicio / Noticias

Noticias

26/04/2017
2016-17ko Mikroipuin-lehiaketan gure ikasle Aiala Ginés Fernández de Larrinaga irabazle

ATRAPATURIK
Dena ilun zegoen, beldur nintzen. Kaxa batean nengoen, ez nekien nola, nondik, ezta noiz heldu nintzen, baina hor nengoen. Metro karratuko kaxa bat zen, oso txikia niretzat, klaustrofobia duen neska batentzat, gainera. Urduri nengoen, leku hartatik atera nahian eta bat-batean argitasun puntu bat ikusi nuen, asko kostatu zitzaidan begia zulo horretara hurbiltzea, kaxa oso txikia zelako, baina, lortu nuenean, ikusgarria izan zen nire begiek ikusi zutena… Mundu oso bat zegoen kaxa ilun eta ziztrin horren kanpoan, mundu koloretsu bat. Ostikadak ematen hasi nintzen eta azkenean kaxa apurtzea lortu nuen. Zutik jarri eta korrika hasi nintzen, haizeak nire aurpegiaren kontra jotzen zuen eta libre sentitu nintzen.
Bat-batean iratzargailuak jo zuen, dena amets bat izan zen, baina horri esker konturatu nintzen jende askoren bizitza metro karratu bateko kaxa baten bizitzearen modukoa dela, libre izan gabe.
Aiala Gines
2.C Deustuko Ikastola



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2010 Deustuko

T.: 94 447 36 45

Fax: 94 447 29 77

info@euskalnet.net